2025/11/28ko prentsa-oharra

INGURUMEN-KONTUAK. INGURUMEN-ONDASUN ETA -ZERBITZUEN KONTUA. 2023


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren Balio Erantsi Gordina % 10,5 hazi zen 2023an eta % 53,7, berriz, 2015az geroztik


Ingurumen-ekonomiak 27.778 enplegu sortu zituen 2023an, 2015ean baino % 25,3 gehiago eta 2022an baino % 4,3 gehiago; hala, enplegu osoaren % 2,86 izan zen


Euskal AEko ingurumen-ekonomiak 2.305 milioi euroko Balio Erantsi Gordina (BEGd) sortu zuen 2023an, hau da, ekonomiaren Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2,47, Eustatek landutako datuen arabera. 2022. urtearekin alderatuta, urte arteko ingurumeneko BEGd-a % 10,5 hazi zen, aldi horretako ekonomia osoaren BPGren hazkundea (% 7,5) baino handiagoa. 2015 eta 2023 artean, ingurumeneko BEGd % 53,7 hazi zen, eta EAEko ekonomia osoaren BPG, berriz, % 34,9.


Ingurumen Ondasun eta Zerbitzuen Kontua (IOZK) Eurostaten metodologiari jarraituz egiten den ingurumen-kontuen sistemaren parte da. Kontu horiek aukera ematen dute ekonomia- eta ingurumen-alderdiak Kontabilitate Sistema Nazionalarekin (SNC) koherentziaz integratzeko. Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen azpisektorea (ingurumen-ekonomia) honako hauek osatzen dute: ingurumena babesteko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen ekonomiak, eta ingurumenaren gaineko presioak murrizteko edo ezabatzeko baliabide naturalak kudeatzeko jarduerek.



Ingurumeneko BEGd-aren sektore ekonomikoen araberako banaketan, 2023an Zerbitzuen sektorearen ekarpena nabarmendu zen (% 26,9), ondoren Eraikuntza (% 24,6), Ateratze- eta Manufaktura-industriak (% 22,8), Ur hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 15,9) agertu ziren, eta, azkenik, Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza (% 5,3) eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura (% 4,5).


Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen Balio Erantsi Gordina, jarduera-taldeen arabera . 2015-2023

Excel csv
  BEGa (milaka euro) Ingurumeneko BEGaren gaineko % Urteko aldakuntza-tasa (%)
  2015 2022 2023 2015 2022 2023 2023/2015 2023/2022
Ingurumeneko BEG GUZTIRA 1.499.933 2.085.929 2.305.072 100,0 100,0 100,0 53,7 10,5
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza 65.731 122.326 122.606 4,4 5,9 5,3 86,5 0,2
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak 206.448 427.183 525.142 13,8 20,5 22,8 154,4 22,9
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 96.580 66.131 103.611 6,4 3,2 4,5 7,3 56,7
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa 305.488 382.461 367.193 20,4 18,3 15,9 20,2 -4,0
F: Eraikuntza 356.396 497.509 566.541 23,8 23,9 24,6 59,0 13,9
G-U: Zerbitzu-sektorea 469.290 590.319 619.979 31,2 28,2 26,9 32,1 5,0
BGP m/p 69.111.800 86.714.411 93.242.571       34,9 7,5

Oinarria 2022

Data 2025eko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua



Ingurumeneko BEGd-aren barne-osaerak 2015 eta 2023 artean izan zuen bilakaerari dagokionez, Ateratze- eta manufaktura-industria nabarmendu behar da —epe horretan % 154,4ko igoera izan zuen—, 2015ean ingurumeneko BEGd osoaren % 13,8 izatetik 2023an % 22,8 izatera igaro baitzen. Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzak eta Eraikuntzak ere hobera egin zuten ingurumeneko BEGd osoan 2015etik 2023ra; gainerako sektoreek, berriz, pisua galdu zuten.


Sektore ekonomikoen arabera eta bakoitzaren garrantzia kontuan hartuta, Zerbitzuen ingurumen-enplegua 2023an ingurumen-enplegu osoaren % 31,8 izan zen; haren atzetik, Eraikuntza (% 26,6), Ateratze- eta manufaktura-industria (% 18,6) eta Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 17,3) agertzen ziren. Era berean, ingurumen-enplegu osoari ekarpen txikiena egin zioten sektoreak Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura izan ziren, % 5,2 eta % 0,5, hurrenez hurren.


Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektoreko lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak, jarduera-taldeen arabera. 2015-2023

Excel csv
  Ingurumeneko (DOB) emplegua Ingurumen-enpleguaren gaineko % Urteko aldakuntza-tasa (%)
  2015 2022 2023 2015 2022 2023 2023/2015 2023/2022
Ingurumeneko DOB, guztira 22.161 26.643 27.778 100,0 100,0 100,0 25,3 4,3
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza 735 1.388 1.444 3,3 5,2 5,2 96,5 4,0
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak 2.519 4.562 5.155 11,4 17,1 18,6 104,6 13,0
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 187 110 150 0,8 0,4 0,5 -19,8 36,4
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa 4.598 4.947 4.800 20,8 18,6 17,3 4,4 -3,0
F: Eraikuntza 5.698 6.837 7.393 25,7 25,7 26,6 29,7 8,1
G-U: Zerbitzu-sektorea 8.424 8.799 8.836 38,0 33,0 31,8 4,9 0,4
Ekonomia osoaren lanaldi osoko baliokideak 886.487 952.509 970.243       9,4 1,9

Oinarria 2022

Data 2025eko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua



Ingurumeneko enpleguaren barne-osaerak 2015 eta 2023 artean izan zuen bilakaerari dagokionez, Ateratze- eta manufaktura-industria nabarmendu behar da —epe horretan % 104,6ko igoera izan zuen—, 2015ean ingurumen-enplegu osoaren % 11,4 izatetik 2023an % 18,6 izatera igaro baitzen. Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzak eta Eraikuntzak ere hobera egin zuten ingurumen-enpleguaren osaera osoan; gainerako sektoreek, berriz, pisua galdu zuten. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura sektorean bakarrik egin zuen behera ingurumen-enpleguak 2015 eta 2023 artean.


Ingurumen-zifrak ekonomia osoarekin erlazionatzen dituzten adierazle nagusiei erreparatuz, ingurumeneko BEGd-a 2023ko BPGaren % 2,47 izan zen; ingurumen-enplegua, berriz —lanaldi osoko enplegu baliokideetan neurtua—, 2023ko lanaldi osoko enplegu baliokideen % 2,86 izan zen. 2015ean, ingurumeneko BEGd-a BPGaren % 2,17 zen, eta lanaldi osoko ingurumen-enplegu baliokidea, berriz, lanaldi osoko guztizko enplegu baliokidearen % 2,50.


Euskal AEko ingurumen ondasun eta zerbitzuen adierazleak ingurumen helburuaren arabera. 2015-2023

Excel csv
  Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea)
  2015 2022 2023 2015 2022 2023
Ingurumena, guztira 2,17 2,41 2,47 2,50 2,80 2,86
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza 0,10 0,14 0,13 0,08 0,15 0,15
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak 0,29 0,49 0,56 0,29 0,48 0,53
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura 0,14 0,08 0,11 0,02 0,01 0,02
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa 0,44 0,44 0,39 0,52 0,52 0,49
F: Eraikuntza 0,52 0,58 0,61 0,64 0,72 0,76
G-U: Zerbitzu-sektorea 0,68 0,68 0,67 0,95 0,92 0,91

Oinarria 2022

Data 2025eko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua




Europako gainerako herrialdeekin alderatzeko, Eurostatek argitaratutako 2022ko azken datuak aztertu dira. Euskal AEko BPGren gaineko ingurumeneko BEGd-aren adierazlea % 2,41 da, Ehuneko hori Frantziakoa (% 2,37) edo Poloniakoa (% 1,98) baino handiagoa da, eta Alemaniakoa (% 2,65), Bulgariakoa (% 2,65) edo Espainiakoa (% 2,97) baino txikiagoa. Datu horien arabera, Euskal AE EB-27ko batez bestekoaren azpitik dago (% 3,33); arlo horretan Finlandia (% 6,19), Austria (% 4,82) edo Estonia (% 4,74) izan ziren ingurumeneko BEGd-ak ekonomia osoari egiten dion ekarpenaren buru.




Europako araudiari jarraiki, Ingurumen Ondasun eta Zerbitzuen kontua Ingurumen Helburuen araberako Sailkapen (IHS) berriarekin egiten da. "Ingurumen-helburua" ingurumena babestearekin lotuta lortu nahi den helburu nagusiaren inguruan antolatzen da, eta ingurumen-helburu batzuetarako dibisioan (ingurumen-arloa) eta beste helburu batzuetarako talde xehatuagoan hedatzen da.



Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen Balio Erantsi Gordina, igurumen-helburuen arabera. 2015-2023

Excel csv
  BEGa (milaka euro) Ingurumeneko BEGaren gaineko % Urteko aldakuntza-tasa (%)
  2015 2022 2023 2015 2022 2023 2023/2015 2023/2022
IHS GUZTIRA 1.499.933 2.085.929 2.305.072 100,0 100,0 100,0 53,7 10,5
IHS 01 ? Airea eta klima 87.234 173.780 180.253 5,8 8,3 7,8 106,6 3,7
IHS 0201 - Iturri berriztagarrietatik sortutako energia 54.825 74.101 93.312 3,7 3,6 4,0 70,2 25,9
IHS 0202 - Energia aurreztea eta kudeatzea 413.057 581.275 702.131 27,5 27,9 30,5 70,0 20,8
IHS 0301 - Hondakin-urak kudeatzea 59.238 71.601 66.865 3,9 3,4 3,0 12,9 -6,6
IHS 0302 - Ura aurreztea eta baliabide hidrokin naturalak kudeatzea 10.175 13.016 14.936 0,7 0,6 0,6 46,8 14,8
IHS 0401 - Hondakinak kudeatzea 237.325 294.663 279.229 15,8 14,1 12,2 17,7 -5,2
IHS 0402 - Materialak berreskuratzea eta aurreztea 140.611 214.261 230.958 9,4 10,3 10,0 64,3 7,8
IHS 0501 - Lurzoruak, azalerako urak eta azpiko urak babestea 86.262 85.848 97.395 5,7 4,1 4,2 12,9 13,5
IHS 0502 - Biodibertsitatea eta paisaia babestea 9.881 14.331 15.910 0,7 0,7 0,7 61,0 11,0
IHS 0503 - Baso-baliabideak kudeatzea' 74.757 111.291 106.677 5,0 5,3 4,6 42,7 -4,1
IHS 06 - Zarata eta erradiazioa 86.426 138.972 184.438 5,8 6,7 8,0 113,4 32,7
IHS 07 - Ikerketa eta garapena 81.177 133.439 153.140 5,4 6,4 6,6 88,6 14,8
IHS 08 - Ingurumen-helburu zeharkakoak eta beste ingurumen-helburu batzuk' 158.965 179.351 179.828 10,6 8,6 7,8 13,1 0,3
BPGa merkatu-preziotan 69.111.800 86.714.411 93.242.571       34,9 7,5

2022 oinarria

Data 2025eko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua



2023an, Energia aurreztea eta kudeatzea izan zen ingurumen-helburu nagusia (guztizkoaren % 30,5), ingurumeneko BEGd-an pisu handiagoa izan baitzuen. Haren atzetik, Hondakinen kudeaketa (% 12,2) eta Materialak berreskuratzea eta aurreztea (% 10,0) zeuden. Ingurumeneko BEGd-aren osaeran ekarpen garrantzitsua (% 5,0etik gorakoa) egin zuten beste ingurumen-helburu batzuk honako hauek izan ziren: Zarataren eta erradiazioen aurkako babesa (ingurumeneko BEGd osoaren % 8,0); Airea eta klimari eta Zeharkako beste ingurumen-helburu batzuei eragiten dieten emisioen murrizketa eta kontrola; bi xede horiek ingurumeneko BEGd-aren % 7,8 dira, eta Ingurumeneko I+G, ingurumeneko BEGd osoaren % 6,6 da 2023an.





2015etik 2023ra, hauek izan ziren ingurumeneko BEGd-aren osaeran parte-hartzea gehien handitu zuten ingurumen-helburuak: Zarata eta erradiazioak (% 113,4ko igoera), Airea eta klima (% 106,6ko igoera) eta Ingurumeneko I+Ga (% 88,6ko igoera). Iturri berriztagarrietatik sortutako energia, Energia aurreztea eta kudeatzea, Materialak berreskuratzea eta aurreztea eta Dibertsitatea eta paisaia babestea ere urte horietan ekonomia osoaren ingurumeneko BEGd-ak izan zuen hazkundearen (% 53,7) gainetik egon ziren.


Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen adierazleak, ingurumen-helburuaren arabera. 2015-2023

Excel csv
  Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea)
  2015 2022 2023 2015 2022 2023
IHS GUZTIRA 2,17 2,41 2,47 2,50 2,80 2,86
IHS 01 ? Airea eta klima 0,13 0,20 0,19 0,13 0,19 0,19
IHS 0201 - Iturri berriztagarrietatik sortutako energia 0,08 0,09 0,10 0,04 0,08 0,08
IHS 0202 - Energia aurreztea eta kudeatzea 0,60 0,67 0,75 0,62 0,75 0,81
IHS 0301 - Hondakin-urak kudeatzea 0,09 0,08 0,07 0,10 0,10 0,09
IHS 0302 - Ura aurreztea eta baliabide hidrokin naturalak kudeatzea 0,01 0,02 0,02 0,02 0,02 0,02
IHS 0401 - Hondakinak kudeatzea 0,34 0,34 0,30 0,40 0,40 0,38
IHS 0402 - Materialak berreskuratzea eta aurreztea 0,20 0,24 0,25 0,22 0,26 0,27
IHS 0501 - Lurzoruak, azalerako urak eta azpiko urak babestea 0,12 0,10 0,11 0,19 0,17 0,18
IHS 0502 - Biodibertsitatea eta paisaia babestea 0,01 0,02 0,02 0,02 0,03 0,02
IHS 0503 - Baso-baliabideak kudeatzea' 0,11 0,13 0,11 0,09 0,10 0,09
IHS 06 - Zarata eta erradiazioa 0,13 0,16 0,20 0,12 0,14 0,18
IHS 07 - Ikerketa eta garapena 0 0 0,2 0,18 0,23 0,24
IHS 08 - Ingurumen-helburu zeharkakoak eta beste ingurumen-helburu batzuk' 0,23 0,21 0,19 0,37 0,33 0,31

Oinarria 2022

Data 2025eko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua


Energiaren aurrezpena eta kudeaketa izan zen, bai 2015ean (ehuneko 0,60 puntu), bai 2023an (ehuneko 0,75 puntu), aise, BPGrekiko ingurumeneko BEGd osoari ekarpen handiena egin zion ingurumen-helburua, % 2,17 eta % 2,47, hurrenez hurren, 2015ean eta 2023an. Era berean, Energiaren aurrezpena eta kudeaketan lanaldi osoko ingurumen-enplegu baliokidea izan zen, bai 2015ean (ehuneko 0,62 puntu), bai 2023an (ehuneko 0,81 puntu), guztizko lanaldi osoko ingurumen-enplegu baliokideari ekarpen handiena egin zion ingurumen-xedea, % 2,50 eta % 2,86, hurrenez hurren, 2015ean eta 2023an.



Oharra:


Gaur 2015etik 2023ra argitaratutako datuek datu horiek eguneratu dituzte Kontu Ekonomikoen zifra berriekin. Zifra horiek 2022ko Oinarriko zenbatespen berriak zabaldu dituzte, balio erantsiari eta lanaldi osoko enplegu baliokideei buruzko informazio eguneratua barne.

Gainera, Ingurumeneko Ondasun eta Zerbitzuen Kontuak berak —Eurostatek emandako gomendioen eta Europako Batzordeak 2015etik egindako arau-berrikuspenen, 2015/2174 (EB) Erregelamenduaren, 2024/1769 (EB) Erregelamenduaren eta 2025/1131 (EB) Erregelamendu Eskuordetuaren arabera. Horiek guztiek Europako Ingurumeneko Kontu Ekonomikoei buruzko 691/2011 (EB) Erregelamendua aldatzen dute, Ingurumeneko Ondasun eta Zerbitzuen Sektorearen Kontua arautzen duena— Ingurumen Helburuen araberako Sailkapen (IHS) berri bat sartu du, datuak biltzeko eta kontu hori egiteko eta zabaltzeko, besteak beste.

Ingurumen Helburuen araberako Sailkapenak (IHS) "ingurumen-helburua" irizpidea erabiltzen du ingurumen-jarduera ekonomikoak, ingurumen-produktuak (ondasunak edo zerbitzuak) eta ingurumen-gastuak sailkatzeko, ingurumena babesteari dagokionez lortu nahi duten helburu nagusiaren arabera.

Aurreko guztiak berrikuspena egitea —bai informazio-iturriena, bai zenbatespen-metodoena— ekarri du, eta horrek zenbatespenak hobetzea eragin du; ondorioz, horrek guztiak eragin berezia izan du sektore garrantzitsuetan, hala nola Energian, Motorraren industrian eta honen osagarriak diren industrietan, Materialen berreskurapenean, I+Gn eta Administrazio Publikoan. Era berean, informazioa IHSren sailkapen berrian ezarritako irizpideen arabera zabaltzeak informazio-behar politikoak, erabiltzaile potentzialen informazio-beharrak eta ingurumen- eta klima-erabileren beharrak asetzen ditu.

Lehenengo fasean, 2022 eta 2023rako behin betiko datuen zenbatespena egin zen, metodologia- eta hedapen-irizpide berrien arabera. Bigarren fasean, 2015-2021 serieko datuak berrikusi ziren (hauek ere irizpide berri horien arabera).

Metodologia-aldaketek eta 2022rako oinarri-aldaketarekin lotutakoek datu-serie homogeneo bat sortu dute Ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen kontuko 2015-2023 serierako. Metodologia-hobekuntzek eta oinarri-aldaketak, halaber, aurretik 2021erako eta 2022rako argitaratutako datuen beheranzko zuzenketa ekarri dute (aurrerapena) produkzioaren, balio erantsiaren eta enpleguaren mailetan.


Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren Balio Erantsi Gordina % 10,5 hazi zen 2023an eta % 53,7, berriz, 2015az geroztik

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen kontua
Eragiketa kodea : 
173306
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali